XVI. mendeko Gipuzkoara bidaia Loiolako San Ignazioren lorratza jarraituta

 

Itsasoko San Bartolome parrokia eta erretaula

Itsason, San Bartolome eliza nabarmendu behar da; haren kanpandorreko erlojua 1730. urtekoa da, Gipuzkoako zaharrenetarikoa. Tenplua XVI. mendekotzat jotzen da, baina lehenagoko elementuak ere baditu, portada erromanikoa, esaterako.

Hiru habearte ditu, erdipuntuko arkupeekin eta abside poligonalarekin. Erretaula nagusia XVI. mendearen azken herenekoa da. Bitxikeria gisa, aipatu behar da pareta batean jatorri ezezaguneko izar bat duela grabatuta.

XVI. mendeko eliza honek mende bereko erretaula bat du. Erretaula horrek bankoa, hiru gorputz, hiru kale eta hauts-babesa ditu.

Bankoaren erdialdean sagrarioa dago, baina elementu hori ez da erretaularena, beste garai batekoa baita. Alde batean eta bestean ikusiko ditugu Zigorraldiaeta Ecce Homo.

Lehen gorputzean, erdiko irudia San Bartolomerena da. Eskuan labana du, baina labana baino gehiago matxetea dirudi, eta ez da erraza bere martirioa irudikatu nahi duen sinbolo horrekin santua identifikatzea. Bi aldeetan, bi erliebek irudikatzen dute: Deikundea eta Andre Mariaren Bisitaldia.

Bigarren gorputzean, Jaiotza eta Erregeen Adorazioa azaltzen zaizkigu. Erdialdean, Kalbario eder bat.

Erretaularen dekorazioa oso ona da. Aingeruen burutxoak frisoetan, maskorrak... eta polikromia fin ugari, ez erliebeetan bakarrik, baita frisoetan eta arkitrabeetan ere. Bertan, espazio guztiak lore-girlandez dekoratuta daude. Azken hori beharbada ondoren egindako errestaurazio baten emaitza da.

Erretaula hau 1575ean egin (estofatu eta doratu) zuen Juan de Lizarazu urretxuarrak.

FaLang translation system by Faboba

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.