Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1510ean izendatu zuten parrokia, Baldako Andre Mariaren parrokia lekualdatu zenean. Euskal estilo gotikoaren adierazgarri da parrokia, eta bere baitan Sevillako eta Madrilgo eskoletako erretaulak, Antxietaren eragina duten eskulturak eta rokoko eta neoklasiko estiloetako bildumak gordetzen ditu. XVIII. mendean hartu zuen gaur egun duen itxura monumentala.
Dorrea, eliza ataria eta sarrera, sakristia berria eta Apaiz etxea egin ziren, laurak ere estilo barroko garbienean, hurbilean ziren Loiolako Santutegiaren obren eraginpean. Aipatu beharra dago, kanpandorrea lehenengo erlaitzetik gora 1947an eraiki zela, aurrekoa tximista batek eraitsi baitzuen 1943an.
Elizaren osagai garrantzitsuenen artean bi aipatu behar dira. Batetik, nazioarte mailan ezaguna den organo erromantiko-sinfonikoa, 1898 urtean Aristide Cavalle-Collen Pariseko lantokitik atera zen azken organoa, hain zuzen. Eta bestetik, bertako hiru erretaula: San Frantziskorena, San Joan Bataiatzailearena, eta erretaula nagusia.
San Frantziskoren erretaula
Franzisko I.a aita santu jesuitaren idearioa biltzen duen erretaula da: erretaula Olano eta Idiakez sendiarena izan zen, haien ondorenak egungo Loiola Jaun-Andereak direlarik. San Frantzisko Asiskoari eskainia, bere irudi bilduma San Franzisko Borjakoa, Loiolako San Ignazio eta San Frantzisko Xabierkoarekin osatzen da.
San Joan Bataiatzailearen erretaula
San Joan Bataiatzailearen alboko erretaula Sevillano Eskolako poliptikoa, Pedro Villagas eta Juan Bautista Vázquez el viejori esleitua, XVI. mendeko bigarren erdian Juan Perez de Recalderen sendiak eraikitakoa da. XVIII eta XIX. mendeetan berritu egin zen.
Irudi bilduma: lehenengo oinean, San Lorenzo, Joan Bataiatzailearen irudia eta San Marcosen irudia daude. Bigarrenean, San Pedro, Artzainen Gurtza eta San Antonio. Hirugarrenean, San Martín bere kapa eskaintzen, Ama Birjinaren koroapena eta Santa Katalina. Eta azken oinean, kalbarioa.
Ama Birjinaren Jasokundearen erretaula
Ama Birjinaren Jasokundearen erretaula nagusia, berriz, Francisco Bautista, Madrilgo Jesusen Lagundiko Ikastetxe inperialeko diseinatzaileak moldatu zuen. Baina Antonio Alloitizek, Bilboko Begoñako Ama Birjinaren basilikako erretaularen autoreak, bukatu zuen . 1905ean, sute batek egituren zati batzuk erre ondoren, eraberritu egin zen.Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren moldatzailea izan zen Francisco Urkola izan zen zuzendaria.
Irudi-bilduma
Hamabi apostolu, Juan Bataiatzailea, San Jose, Santa Ana, San Joaquín, lau Eliz-irakasle eta Andre Maria bere jasokundean. Sagrarioaren bi aldetara, Coloniako Birjinen erdi bustoko bi erlikia ikus daitezke, XVII. mendekoak.