Eliza barruko artea

  • Zuazola gotzainaren mausoleoa eta Pietatearen erretaula
  • Plateresko arteari dagokio baina, bere estiloa manieristara asko hurbiltzen da
  • Gipuzkoako Berpizkunde garaiko bitxia
  • Estilo gotikoaren eragin argia du goiko zatian, predeleko irudietan, berriz, ikusgarria da berpizkundearen distira
  • Euskal Gotikoaren eredu argienetakoa
  • Italiar influentzia handiena duen Gipuzkoako erretaula
  • XVI.mendeko eliza honek mende bereko eta oso dekorazio oneko erretaula du
  • XIV.mendeko eliza honek XVI.mendearen hasierako erretaula errenazentista du
  • XVI.mendean egindako egurrezko gangak eta alboetako bi erretaulak ikusgarriak dira
  • Aldare nagusiko erretaula barrokoa eta San Inazioren bataiarriarekin batera, Bakardadearen Kapera da elementu nabarmenena
  • Bi dira itxura monumentala duen parrokia honetako osagai nabarmenenak: Cavalle-Coll organoa eta hiru erretaula

San Migel Parrokiako Pietatearen Kapera (Oñati)

Pietatearen kapera Errenazimendu goiztiarreko harribitxi bat da. 1530-1531 urte inguru hasi ziren eraikitzen Granadako Errege Kantzelaritzako presidente eta Avilako apezpiku izan zen On Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarraren kontura.

Kaperako sarreran zabaleran zazpi metro eta altueran zortzi metro dituen burdin hesi platereskoen forja bikainak daude. Kaperaren gai nagusia, noski, Pietatea da. Presbiterioaren aldean beste burdin hesi bat dago; honek zabaleran 3,85 metro eta altueran 8, aurrekoaren oso antzerakoa apainduretan. Burdin hesi honetan "1535" irakur dezakegu.

Barruan, iparraldeko horman Zuazola gotzainaren mausoleoa dago, Filabreseko marmolez egina 1532. urtea baino lehen eta, dirudienez, nahiz eta idatzizko dokumenturik ez egon, garai hartako eskultore eta arkitekto onenetarikoa zen Diego de Siloéren lana da.

Marmolezko mausoleoa, arkitektonikoki, erretaula baten erara antolatuta dago. Erdiko nitxoan, On Rodrigo otoitz egiten, bertute batek lagunduta eta zerbitzari batekin, eta atzean, laino eta aingeru artean, Espiritu Santuaren erliebea.

Kapera-buruan Pietatearen erretaula dago. Dokumentuen arabera, 1533 eta 1536a bitartean egin zen plateresko estiloan. Erretaula Valladolideko Gaspar de Tordesillasek egin zuen eta Jesusen Nekaldiko eta Mariaren bizitzako eszenak irudikatzen ditu eta candelieri-ren grutesko, aingeru-buru, txirla eta hegodun munstroz osatutako dekorazio delikatuarekin gozarazten digu. Lan honetan Oñatiko Martin de Iragorri eta Juan de Olazarenek hartu zuten parte, baita Andres de Mendigurenek eta Juan de Ayalak ere. Erretaulak bankua, hiru gorputz eta atikoa ditu, bost kaleetan, guztia erliebean.

Mausoleoaren parean Pierres Picartek egindako On Rodrigoren hilobia dago. Erretaula eta mausoleoarekin konparatuz gero, hilobia oso apala da; sarkofagoa baino ez dago eta azpian harri lauki bat basa eta plintoarekin eta hiru aingeru kapitelean. Kartel batean "1548" irakur daiteke.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Bakardadearen Kapera

Tourseko San Martin

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!