Eliza barruko artea

  • Zuazola gotzainaren mausoleoa eta Pietatearen erretaula
  • Plateresko arteari dagokio baina, bere estiloa manieristara asko hurbiltzen da
  • Gipuzkoako Berpizkunde garaiko bitxia
  • Estilo gotikoaren eragin argia du goiko zatian, predeleko irudietan, berriz, ikusgarria da berpizkundearen distira
  • Euskal Gotikoaren eredu argienetakoa
  • Italiar influentzia handiena duen Gipuzkoako erretaula
  • XVI.mendeko eliza honek mende bereko eta oso dekorazio oneko erretaula du
  • XIV.mendeko eliza honek XVI.mendearen hasierako erretaula errenazentista du
  • XVI.mendean egindako egurrezko gangak eta alboetako bi erretaulak ikusgarriak dira
  • Aldare nagusiko erretaula barrokoa eta San Inazioren bataiarriarekin batera, Bakardadearen Kapera da elementu nabarmenena
  • Bi dira itxura monumentala duen parrokia honetako osagai nabarmenenak: Cavalle-Coll organoa eta hiru erretaula

Ezkioko San Migel Goiaingeruaren parrokia eta erretaula

Ezkioko parrokia XIV. mendekoa da. Ate gotikoa du, eta hiru nabe, erdi-puntuko arkuekin.

Parrokia honek XVI. mendearen hasierako erretaula errenazentista du. Erretaulak bankoa, hiru gorputz, hiru kale eta hauts-babesa ditu. Erretaula zokalo baten gainean dago. Bankoaren erdialdean ekisaindua dago. Alde batean eta bestean Pasioaren bi erliebe ikus ditzakegu: Zigorraldia eta Gurutzerako Bidea.

Lehenengo gorputzak San Migelen irudia du erdialdean. Bi aldeetan goiangeruari erreferentzia egiten dioten bi erliebe daude, eta horietan Gargano mendian izandako agerraldia eta goiangeruak Satanekin izandako borroka islatzen dira.

Bigarren gorputzean, erdialdean, Ama Birjinaren irudia dugu, aingeruek inguratuta eta koroatuta. Gorputz honen kaleetan erliebe hauek azaltzen zaizkigu:Deikundea eta Artzainen Adorazioa edo Gurtza.

Hirugarren gorputzean, erdialdean Kalbarioa dugu, eta erliebeak honako hauek dira: Jaunaren Piztuera eta Ehorzketa Santua.

Ez dago obra honi buruzko dokumentaziorik, eta Ezkiori buruzko erreferentziarik ere ez dute aurkitu Gipuzkoako arteari buruzko liburu edo idatzietan.

Beste zenbait gipuzkoar erretaularekin egindako konparazio-azterketak ezin izan du argitu zein maisuk gauzatu zuen erretaula.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Bakardadearen Kapera

Tourseko San Martin

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!