Eraldaketa batzuk jasan baditu ere, oraindik mantentzen ditu jatorrian zituen 5 altuerak eta egiturako oinplano karratuaren aztarna batzuk. Adibidez, azken pisuko 4 garitoiak jatorrizko jauregiko oinplano karratuaren lau hertzeekin bat egingo lukete.
Eraikin honetako elementurik garrantzitsuenak Bidekurutzetako fatxada nagusian aurkituko ditugu. Behe solairuan bi arku dotore ditugu, hauen dobela handiak ederki landuak. Arkuen gainean, lehen solairuaren mailara, Ondartza - Araotz familiaren armarria Santiagoren gurutzea gainean duela.
Gorago, garai honetako beste jauregi askotan gertatzen zen bezala, burubiko arranoa irudikatzeko, armarriaren neurria asko handitzen da.