Elgetako parrokiako Santiagoren erretaula

Elgetako Jasokundearen Amaren Parrokian, bere jatorrizko lekutik kanpo, aldare nagusia eta sakristia artean, dago Santiagoren erretaula. Nahiz eta garai batean Santiago Txikiaren erretaula zela uste izan, Santuaren eskumako eskuko makulua beiratuz gero, Santiago Handia dela ikusiko dugu.

Honen arkitektura eta dekorazio mitologikoagatik eta irudietan erabilitako estilo klasikoagatik, badirudi, probintzia osoan, italiar influentzia handiena duen erretaula dela. Anatomia bikaineko irudiak ditu.

1564an Migel Llorentiri eskatu zitzaion lana eta eskuineko oinaren irudia guztiz txukun amaituta egon ez arren, oso ondo landutako irudi baten aurrean gaude.

FaLang translation system by Faboba

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.