Santa Marinako parrokia (Bergara)

Santa Marinaren parrokia Gipuzkoa osoan dagoen Zutabedun Elizen artean eredu onenetarikoa da. Barrualdeari dagokionez, duela gutxi aurkitu diren Errenazimenduko margolanekin dekoratuta daude gangen zati batzuk, eta aro barrokoko erretaula-multzo ikusgarria nabarmentzen da.
Beti uste izan da eliza 65 urtetan eraiki zela, 1542tik 1607ra, baina, elizaren eraikuntzak 103 urte iraun zituen, arazo ekonomiko eta teknikoengatik lanak geldirik egon ziren 40 urteak barne.

Tenplu honetan bi garai antzeman daitezke: lehenengoa, 1542tik 1602ra. Garai honetan kapera nagusia, lehen zatiko gangak eta beirateak egin ziren. 1602an, diru faltak bultzatuta lanak eten egin ziren eta kasua epaitegira eraman zen. Badirudi, Kabildoak uste zuela lanak ordaintzeko diru gehiena Oñatiko kondeak jarri behar zuela, izan ere, elizaren zuzendaritza haren eskuetan zegoen. Auziaren ebazpena 1648an heldu zen eta lanen bigarren zatia hasi zen, eta 1672an amaitu. Garai honetakoak dira gangak eta zutabe zilindrobakarrak.

XVIII. mendean korua eta kanpandorrea gehitu zitzaizkion.

Lanak Andres de Leturianoren zuzendaritzapean hasi ziren, gero, beste batzuen artean, Estiburu, Pascual de Iturritza, Juan de Hemasabel eta Balzolak jarraitu zuten. San Pedroren parrokian ez bezala, Leturiondoren jatorrizko proiektua nahiko leialki jarraitu zuten.

Santa Marinaren Parrokia, Euskal Gotikoaren eredu argienetakoa da. Egitura orokorra berpizkundekoa da, saloi plantak altura bereko baina zabalera ezberdineko hiru nabe ditu. Erdiko nabea abside txiki batekin amaituta dago. Nabeen arteko banaketa egiteko base eta kapitela dituzten euskarri monolitikoak eraiki zituzten. Gangak eusten dituzten arku eta nerbioak kapitel hauetan sortzen dira. Alboetako paretatan bi leiho ezberdin ditu. Bestalde, kanpoaldeko kontrahormak prisma forma dute.

FaLang translation system by Faboba

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.