Elgetako parrokiako Santiagoren erretaula

Elgetako Jasokundearen Amaren Parrokian, bere jatorrizko lekutik kanpo, aldare nagusia eta sakristia artean, dago Santiagoren erretaula. Nahiz eta garai batean Santiago Txikiaren erretaula zela uste izan, Santuaren eskumako eskuko makulua beiratuz gero, Santiago Handia dela ikusiko dugu.

Gehiago irakurri...

Santa Marinako parrokia (Bergara)

Santa Marinaren parrokia Gipuzkoa osoan dagoen Zutabedun Elizen artean eredu onenetarikoa da. Barrualdeari dagokionez, duela gutxi aurkitu diren Errenazimenduko margolanekin dekoratuta daude gangen zati batzuk, eta aro barrokoko erretaula-multzo ikusgarria nabarmentzen da.
Beti uste izan da eliza 65 urtetan eraiki zela, 1542tik 1607ra, baina, elizaren eraikuntzak 103 urte iraun zituen, arazo ekonomiko eta teknikoengatik lanak geldirik egon ziren 40 urteak barne.

Gehiago irakurri...

San Pedroren parrokia (Bergara)

San Pedroren parrokiako aldare nagusia XVI. mendeko lehen erdian egin zen, baina tailen aniztasuna dela eta, bi garai ezberdinetan burutu zela baieztatu da. Lehenengo, hiru gorputzeko goiko aldea, eta beranduxeago, predela.

Goiko zatiak bost kaleetan banatzen diren hiru gorputz eta atikoa ditu. Lehenengo gorputzeko horma-konketan bere atributua azaltzen duen apostolu bana dago. San Pedro erdiko kalean, bere ezkerrera San Pablo eta Santiago, eta eskuinaldean San Andres eta San Bartolome.

Gehiago irakurri...

Bidaurretako Hirutasun Guztiz Santuaren ermitako XVI. mendeko erretaula (Oñati)

Juan Lopez de Lazarraga eta María de Gamboa senar-emazteak, Bidaurretako monasterioa fundatu zuten Oñatin XVI. mendean. Monasterioak eliza aldamenean du. Gurutze latino oin planta duen eliza barruan, aldarearen ezkerraldean, aurkituko dugu XVI. mendearen lehen erdiko erretaula plateresko ederra. Garai batean elizako aldare nagusiko erretaula izan zen, baina XVIII. mendean egungo lekura mugitu zuten.

Gehiago irakurri...

San Migeli eta Espiritu Santuari eskainitako erretaula (Oñati)

Sancti Spiritus Unibertsitateko eraikineko kaperan dago XVI. mendeko maisulana. Kaperaren atzealdetik, korua dagoen lekutik, zuzenean ekitaldi-aretora daraman ate batetik sartuko gara. Erretaula nahiko handia da eta egitura onekoa. Batzuen ustetan Pierres Picart artistaren lana da, izan ere, Pierres Picart San Migel Parrokiako Pietatearen erretaulan ere parte hartu zuen.

Gehiago irakurri...

San Migel Parrokiako Pietatearen Kapera (Oñati)

Pietatearen kapera Errenazimendu goiztiarreko harribitxi bat da. 1530-1531 urte inguru hasi ziren eraikitzen Granadako Errege Kantzelaritzako presidente eta Avilako apezpiku izan zen On Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarraren kontura.

Kaperako sarreran zabaleran zazpi metro eta altueran zortzi metro dituen burdin hesi platereskoen forja bikainak daude. Kaperaren gai nagusia, noski, Pietatea da. Presbiterioaren aldean beste burdin hesi bat dago; honek zabaleran 3,85 metro eta altueran 8, aurrekoaren oso antzerakoa apainduretan. Burdin hesi honetan "1535" irakur dezakegu.

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena