Zumarragako eta inguruko herritarrek debozio handia diote Antiguako Ama Birjinari. Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, ehunka herritar egiten diote bisita eta festa eguna ospatzen dute. Egun handi horretan, Zumarragako Ezpata-dantza dantzatzen da aldare aurrean. Bestalde, eta kondairak dioenez, hitzak ahoskatzeko arazoak dituzten haurrak aldarearen inguruan hiru itzuli emanez gero sendatu egiten dira.
Antiguako Ama Birjina
