XVI. mendeko burdinola hidraulikoa. Bertan, garai hartako makineria eta burdinolaren funtzionamendua ikus daiteke; modu berean, ikus-entzunezko baten bidez olagizonen bizimodua ikusiko dugu eta argi eta soinuekin osatutako irudiekin mende honetan burdina nola landu den erakusten da.
Bisitaren edukia: Lehenik Euskal Burdinaren Museora bisita gidatua dago eta ondoren Burdinola bisitatzen da.
Ordutegia
- Aste Santutik iraila bitartean, martxan dago igandero: Euskal Burdinaren Museoa + Burdinola. 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.
- Urritik Aste Santua bitartean: asteburu (larunbat eta igande) eta jaiegunetan bisita gidatuak Euskal Burdinaren Museora + Burdinola (ikus-entzunezkoa), 12.00etan Euskaraz eta 13.00etan gazteleraz.
Prezioa
- Euskal Burdinaren Museoa + Burdinola MARTXAN (ferroi pintxoa): orokorra 7,-€. Murriztua 6,-€
- Euskal Burdinaren Museoa + Burdinola ikus-entzunezkoa: orokorra 4,-€. Murriztua 3,5,-€.
- 10 urtera arteko haurrek doan.
Mirandaolako turismo-bulegoan erreserba egitea komeni da.
Mirandaolako Parkea
Telleriarte auzoa, z/g. Legazpi
Tf.: 943730428
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.