Igartubeiti Baserria (Ezkio-Itsaso)

Igartubeitik XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakusgarri da, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla. Eraberritzerakoan, 1630eko baserriaren itxura ahalik eta modurik sinesgarrienean erreproduzitzea izan da helburua. Horretarako tradiziozko elementuak erabili dira, hala nola, altzariak, etxeko tresnak eta osagarriak, argizaiolak... Jatorrizko baserriaren eremu nagusiak berreskuratu dira, eta, batez ere, dolarearen oinarrizko azpiegitura.

Baserriak aukera ematen du XVI. mendeko habe-dolareak nola funtzionatzen zuen ulertzeko eta beste baserrietan mantendu diren bestelako makina-mota batzuekin alderatzeko Dolarea martxan ikusteko aukera ere badago, gure arbasoen bizimodua eta lan egiteko era ezagutzeko aukera emanez.

Interpretazio-gunea

Helburua bisitariari informazio gehiago ematea da, baserrian bertan jasotakoaz aparte. Horrez gain, bezeroari zerbitzu ugari eskaintzen dizkio. Zentroak erakusketa-zona bat du, ikus-entzunezko gunearekin, baserriaren sekuentzia ebolutiboaren barruko aztarna arkeologikoak erakusteko. Espazio berean zaharberritzearen xehetasunak ikus daitezke, garai ezberdinetako eraikuntza-berezitasunak, ohiko bizitza eta ingurunearen eta baserriaren historia soziala.

Informazio gehiago: www.igartubeiti.eus

Harremanetarako:
Tf.: 943 722 978
Fax: 943 722 978
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

FaLang translation system by Faboba

Bizimodua XVI.mendean

Urola garaia

Debagoiena