Erreixabal Ekomuseoa (Legazpi)

Erreizabal, Artzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi)
Artzaintzaren Ekomuseo bihurtutako Erreizabal baserriak abeltzaintzaren mundua eta Idiazabal jatorri-deiturako gazta nola egiten den ezagutzeko aukera ematen du. Ekoizleen eskutik, bi jarduera-mota eskaintzen dira: abereak gidatzea eta gazta egitea. Gainera, artzaintzaren bilakaera erakusten duten objektuak eta tresnak erakusgai daude bertan. Hala, sektorearen eta haren inguruko guztiaren atzera begirakoa egin daiteke.