Gatzaren Museoa Leintz Gatzagan kokatuta dago, herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan. Ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera honek eragin zuen herriaren sorrera eta izena ere man zion. Bertako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin, baizik eta prozesu berezi bat erabilita: egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.
Gatzaren ustiapenaren bilakaera azaltzen du museoak, hasi Burdin Aroan eta 1972an gatzaga itxi zuten arte artekoa.
Bisita gidatuak
Ordutegi arrunta: 12.00etan (euskeraz) 13.00etan (gaztelaniaz) .
Bisita eskaera edo erreserba egiteko jarri kontaktuan telefonoz.
Taldeko bisita batentzako eskaera egiteko, jarri kontaktuan posta elektronikoz edo telefonoz.
Eguaztenak, Eguenak eta barikuak mesedez beti ERRESERBA egin.
Tf.: 943 71 47 92 - 943 71 47 46
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Web: www.gatzmuseoa.com