Ipeñarrieta Jauregi-Etxea (Urretxu)

Herrigunetik kanpo, jauregi etxe bat agertzen zaigu Irimo mendiaren magalean: Ipenarrietatarren jauregi etxea.
575 metro karratuko eraikina da, solairu laukizuzenekoa. Erdi-erdian, eskailera-kaxari dagokion zatia gailentzen da, eta horren inguruan gelak daude.

Solairu nagusian sendiaren armarriak daude, Carrarako marmol zurian eginak; eta bertan, honako hau irakur daiteke: "Soli deo et gloria".

Kristobal Ipeñarrieta jaunaren (1556-1612), Felipe III.aren idazkaria izan zenaren aginduz eraiki zuten etxea. Zuen kargua izanik, etorkizun ez-urrun batean, erregea bere herritik pasatuko zela sumatzen zuen, eta, hori dela eta, bere familiaren lurretan erregeari ostatua emateko duina zen dorretxe bat eraikitzeko agindua eman zuen. 1605ean eraikina bukatuta zegoen.

1617an, Felipe III.ak bere alaba Ana Frantziako erregearekin ezkondu behar zuen. Hala, mugaraino joan behar zuten alaba eramatera, eta Irunerako bidean, jauregi-etxe honetan eman zuten gaua.

Familiak lurrarekin zuen lotura gutxitzen joan zen, eta 1956an, Izagirre familiak erosi zuen etxea. Mende batzuk lehenago, eta seguru asko eraikinaren sorreratik bertatik, lur horietako zerbitzari gisa lan egin zutenen ondorengo zuzena zen familia hori.

Gerora, etxea gainbehera etorri zen, harik eta orain dela urte batzuk, gaur egungo jabeek eskuratu zuten arte. Familia hori abeltzaina da, eta jauregiaren zati batean bizi da. Ahal duten guztietan, eraikinean inbertitzen dute, aurrerantzean ere, Irimoko hegalaren erdi-erdian duen handitasunari euts diezaion jauregiak.

FaLang translation system by Faboba

Dorretxe eta jauregi artean

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena