Antxieta Etxea (Azpeitia)

Azpeitiko alde zaharrean dago, Soreasuko Sebastian donearen parrokiaren aurrean.
Juan Antxietak eraikitzeko ordena eman zuen 1507an. Errege Katolikoen musikaria izan zen. Eraikinaren alderik nabarmenena aurrealdea da, mudejar estilokoa. Zati ezberdinetan eraikia dago, eta material desberdinak tartekatzen ditu, beheko solairuan harria eta adreilua besteetan.