XVI. mendean, Erdi Aroko antzinako hainbat leinuk garrantzitsuak izaten jarraitzen zuten eta, aldi berean, gizartean azaleratzen ari ziren familia ugari zeuden.
Azkarate-Marutegi jauregia. Bai adreiluzko fatxada eta bai harlanduzko zatia modu erregularrean jarritako zeramikazko plakaz dekoratuta daude. XVI. mendearen lehen erdiko plakak dira. Alemaniatik ekarri ziren, seguruenik Nurenberg eskualdetik, eta bere garaian berogailu handi baten zatiak izan ziren; bere erliebe beiraztatuetan programa ikonografiko konplexua dago,...
J.A. Gil Massa. Bergarako hirigintza eta arkitektura zibila . XIII. mendetik XVIII.era.
Errenazimenduko izaera tokiko eliteentzako eraiki ziren egoitzetan gauzatu zen. Bestalde, ekonomiari buruzko erabakiak hartzen zituzten zentroekin beti zeuden harremanetan eta, azkenik, eskualdeko hainbat biztanlek errege-idazkari, eskribau edo beste hainbat lanbide zituzten, baina ez zuten euren jaioterriarekiko harremana eteten. Dorreetako aldaketak dira garai berrien adierazgarri. Dorreak militar-izaera galtzen eta etxebizitza-izaera hartzen joango dira eta aldaketak izango dituzte egituran. Inguruan dauden dorretxe eta jauregiek aukera emango digute Ignaziotar Lurraldeko herri gehienetara joateko.