Eliza barruko artea

  • Zuazola gotzainaren mausoleoa eta Pietatearen erretaula
  • Plateresko arteari dagokio baina, bere estiloa manieristara asko hurbiltzen da
  • Gipuzkoako Berpizkunde garaiko bitxia
  • Estilo gotikoaren eragin argia du goiko zatian, predeleko irudietan, berriz, ikusgarria da berpizkundearen distira
  • Euskal Gotikoaren eredu argienetakoa
  • Italiar influentzia handiena duen Gipuzkoako erretaula
  • XVI.mendeko eliza honek mende bereko eta oso dekorazio oneko erretaula du
  • XIV.mendeko eliza honek XVI.mendearen hasierako erretaula errenazentista du
  • XVI.mendean egindako egurrezko gangak eta alboetako bi erretaulak ikusgarriak dira
  • Aldare nagusiko erretaula barrokoa eta San Inazioren bataiarriarekin batera, Bakardadearen Kapera da elementu nabarmenena
  • Bi dira itxura monumentala duen parrokia honetako osagai nabarmenenak: Cavalle-Coll organoa eta hiru erretaula

Tourseko San Martin eliza (Urretxu)

Tourseko San Martin eliza XIV. mendean eraiki zen. Eraikinaren itxura Zumarragako Antioren antzekoa zen, baina urteetan jasan dituen aldaketen ondorioz, gaur egun oso bestelako itxura du. Elizak gaur egun duen itxura XVI. mendean hartu zuen. Elizaren lehen birmoldaketa sakona izan zen. Alboko habearteetako gangek, erdiko habearteko lau kupulek eta toskanar ordenako kapitelek harrituta utziko gaituzte, izan ere, egurrez eginda daude eta 1570ekoak dira.

Hurrengo mendeetan ere erreforma ugari egin ziren tenpluan. XVIII. mendean dorrea eraiki zen eta 1961ean absidea bota zen, Azkoitirako bidea libre uzteko.

1982an, guztiz eraberritu zen eraikina. Izan ere, parrokiako kideak kezkatuta zeuden eraikina azkar ari zelako hondatzen.

Aipagarriak dira elizak gordetzen dituen bi erretaulak, Ana Birjinarena eta Santa Katalinarena, hurrenez hurren.

Ama Birjinaren erretaula XVI. mendean egin zuen Domingo Mendiarazek. Aurrerago, erretaula oso antzekoa egin zuen Antiorako.

Bankuan, Otoitza baratzean, Kalbarioa eta Atzematea ikus ditzakegu.

Erdiko kalean, Ama birjina dago Jesus haurrarekin. Ezkerraldean Santa Ageda eta eskuinean Jaiotza . Jaiotza honetan, Mendiarazek tolesturei ematen dion garrantzia ikus dezakegu.

Atikoan, Jasokundea dugu, ezkerrean Jesus haurraren aurkezpena eta eskuinean Erregeen adorazioa. Hemen adierazten da Mendiarazek erliebearekin duen arazoa, baita aurpegiekin ere, normalean oso karratuak eta bolumen askorekin egin baititu.

Santa Katalinaren erretaula, XVI.mendekoa, Juan Araozek egina da. Askatasun osoa eman zioten erretaula osatzeko eta horrela aurretik egindako tailak erabili zituen.

Bankuan, erdialdean, Jesus eta Samariarra putzuan ikus ditzakegu, eta Santa Barbara eta Santa Ageda alboetan.

Erdiko kalean Juan Lizarazuk egindako Santa Katalina dugu, durbantedun gizona zapaltzen (gaiztakeriaren isla). Santa Katalinak ezpata bat du esku batean eta liburu bat bestean, indarraren eta jakinduriaren isla.

Alboko kaleetan, Santa Katalinari buruzko pasarteak: labanen gurpilaren martirioa eta Majencio enperadorearekin edukitako elkarrizketa jakintsu batzuen aurrean, eta atikoan Santa Katalinari lepoa moztu behar dioten unea, eta Aita Betikoaren agerpena.

Bisita gidatuak egiten dira.

San Martin de Tours eliza.
Tf.: 943 25 06 81
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

FaLang translation system by Faboba

Multimedia

Bakardadearen Kapera

Tourseko San Martin

Eliza barruko artea

Urola garaia

Urola Erdia

Debagoiena

Ezkutuko Altxorrak - datozen ekitaldiak:

No hay próximos eventos!

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site