Jasokundearen parrokia

Ama Birjinaren Jasokundearen parrokia (Azkoitia)

Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1510ean izendatu zuten parrokia, Baldako Andre Mariaren parrokia lekualdatu zenean. Euskal estilo gotikoaren adierazgarri da parrokia, eta bere baitan Sevillako eta Madrilgo eskoletako erretaulak, Antxietaren eragina duten eskulturak eta rokoko eta neoklasiko estiloetako bildumak gordetzen ditu.

XVIII. mendean hartu zuen gaur egun duen itxura monumentala. Dorrea, eliza ataria eta sarrera, sakristia berria eta Apaiz etxea egin ziren, laurak ere estilo barroko garbienean, hurbilean ziren Loiolako Santutegiaren obren eraginpean. Franzisko I.a aita santu jesuitaren idearioa biltzen duen erretaula ere ikus daiteke bertan: San Franzisko izeneko erretaula Olano eta Idiakez sendiarena izan zen, haien ondorenak egungo Loiola Jaun-Andereak direlarik. San Frantzisko Asiskoari eskainia, bere irudi bilduma San Franzisko Borjakoa, Loiolako San Ignazio eta San Frantzisko Xabierkoarekin osatzen da.

Ezin aipatu gabe utzi munduan ezaguna den parrokiko organo erromantiko-sinfonikoa, 1898 urtean Aristide Cavalle-Collen Pariseko lantokitik atera zen azken organoa, hain zuzen ere.

FaLang translation system by Faboba

Sorlekuaren ingurukoak

Urola Erdia

 

Loiola APP

logo-app-loiola app-logo-android app-logo-apple

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site