Etxe Santua. Loiolatarren dorretxea

'Etxe Santua', Loiolatarren dorretxea (Azpeitia)

Loiolako santutegiak eraikin ugari ditu, baina denak, eraikin baten inguruan eraikiak: Iñigoren jaiotetxea. Bertan jaio zen 1491an, eta Jainkoagana bihurtu zen 1521an Iñigo, geroago Inazio santua izango zena. Loiolari eragiten dion bihotza dorretxe hori da, Oñaz eta Loiola sendien etxondoa, gaur Etxe Santu deitzen dioguna.

Etxea XIV. mendearen bukaera aldera eraiki zuen Loiolako Iñigoren herenaitonak.

1457an, Enrique IVak dorretxeen goiko partea kentzeko eta jauntxo feudalak erbesteratzeko agindu zuen bando-gerrekin bukatzeko.Agindu hau, inguruko dorretxe guztietan bete behar zen eta dorretxeari goiko partea kendu zitzaion, eta Juan de Loyola, Iñigoren aitona, Andaluziara erbesteratu zuten. 1460an bueltatu zen eta etxea berreraiki zuen mudejar estiloan, Andaluzian ikusitakoaren eraginagatik.

Horrela, kanpoaldetik, eraikina bi zatitan bereiztu daiteke:

  1. Beheko erdia, harrizkoa, ia leihorik gabea: benetako gotorlekua, Iñigoren herenaitonak, XIV. mendearen azken aldera eraikia.
  2. Goiko erdia, adreiluzkoa, leiho asko eta mudejar estilora apaindua: jauregi itxura gehiago du gotorleku itxura baino. 1460an Iñigoren aitonak, berreraiki zuen, erbestetik itzuli zenean.

Dorretxea garai hartako familien bizimodua ezagutzeko girotu da. Beheko solairuan, dorretxearen gotorleku izaera ikusten da. Lehenengo solairuan, sukaldea da leku garrantzitsuena. Bigarren solairuan, etxearen jauregi izaera ikus dezakegu. Hemen izan zen Iñigoren konbertsioa, erlijio mugimendu berri baten sorrera hasiz.

Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00. Igande arratsalde eta astelehenak itxita.
Tel. 943025000
www.santuariodeloyola.org

FaLang translation system by Faboba

Sorlekuaren ingurukoak

Urola Erdia

 

Loiola APP

logo-app-loiola app-logo-android app-logo-apple

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site