Dorletako Ama Birjina

Dorletako Amaren Santutegia edo Gazteluko Andre Mariaren eliza Leintz-Gatzagan kokatuta dago, Arlaban mendatetik gertu. Erromatarrek ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko eraikitako gaztelutik sortutakoa da santutegia.

1958ko urriaren 25ean koroatu zuten Dorletako Ama. Txirrindularien zaindaria da eta, horregatik, txirrindulari askok euren maillotak eskaini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barruan, eskainitako mailloten erakusketa dago ikusgai, besteak beste, txirrindulari profesional ospetsu izan diren askorenak..

Dorletako Santutegia XVII. mendean eraiki zen. Gaur egun duen itxura XVII. mendekoa da. Hala eta guztiz, Erdi Arokoak diren erliebeak gordetzen ditu. Urteetan zehar egindako aldaketen ondorioz, estilo ezberdinen nahasketa bat da. Barruan Dorletako Ama eta Semea elkarri begira dauden taila gotiko polikromatua gordetzen da.

Bisita gidatuak eskaintzen dira aurrez eskatuta.
Tf.: 943 71 47 92
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

FaLang translation system by Faboba

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site