Igartubeiti Baserria (Ezkio-Itsaso)

Igartubeitik XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakusgarri da, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla. Eraberritzerakoan, 1630eko baserriaren itxura ahalik eta modurik sinesgarrienean erreproduzitzea izan da helburua. Horretarako tradiziozko elementuak erabili dira, hala nola, altzariak, etxeko tresnak eta osagarriak, argizaiolak... Jatorrizko baserriaren eremu nagusiak berreskuratu dira, eta, batez ere, dolarearen oinarrizko azpiegitura.

Baserriak aukera ematen du XVI. mendeko habe-dolareak nola funtzionatzen zuen ulertzeko eta beste baserrietan mantendu diren bestelako makina-mota batzuekin alderatzeko Dolarea martxan ikusteko aukera ere badago, gure arbasoen bizimodua eta lan egiteko era ezagutzeko aukera emanez.

Interpretazio-gunea

Helburua bisitariari informazio gehiago ematea da, baserrian bertan jasotakoaz aparte. Horrez gain, bezeroari zerbitzu ugari eskaintzen dizkio. Zentroak erakusketa-zona bat du, ikus-entzunezko gunearekin, baserriaren sekuentzia ebolutiboaren barruko aztarna arkeologikoak erakusteko. Espazio berean zaharberritzearen xehetasunak ikus daitezke, garai ezberdinetako eraikuntza-berezitasunak, ohiko bizitza eta ingurunearen eta baserriaren historia soziala.

Neguko ordutegia
Asteazkenetik igandera: 10:00etatik 14:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik – 19:00etara

Bisita gidatuak
Asteazkenetik igandera: 11:00etan eta 12:30ean
Larunbatetan: 11:00, 12:30 eta 17:30

Sarrerak:
- Orokorra: 1,20 euro.
- Murriztua: 1,00 euro (ikasleak, taldeak, erretiratuak eta langabeak).
- Doakoa: 10 urtetik beherako haurrak.
- Bisita gidatua: 1,00 euro.

Baterako bisitarako eskaintza:
Zumalakarregi Museoarekin lankidetzan, baterako bisita-ibilbidea egin daiteke. Zumalakarregi Museoa gaur egun erreferentziazko zentroa da XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta aztertzeko.
Baterako bisitarako bonua: 3,00 euro.

Harremanetarako:
Tf.: 943 722 978
Fax: 943 722 978
E-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

FaLang translation system by Faboba

Bizimodua XVI.mendean

Urola garaia

Debagoiena

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site