Erreixabal Ekomuseoa (Legazpi)

Erreizabal, Artzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi)

Artzaintzaren Ekomuseo bihurtutako Erreizabal baserriak abeltzaintzaren mundua eta Idiazabal jatorri-deiturako gazta nola egiten den ezagutzeko aukera ematen du. Ekoizleen eskutik, bi jarduera-mota eskaintzen dira: abereak gidatzea eta gazta egitea. Gainera, artzaintzaren bilakaera erakusten duten objektuak eta tresnak erakusgai daude bertan. Hala, sektorearen eta haren inguruko guztiaren atzera begirakoa egin daiteke.

Gehiago irakurri...

Igaralde, Ogiaren Txokoa (Legazpi)

Ogiaren Txokoa Igaralde-Goena baserrian kokatuta dago, Legazpiko Brinkola auzoan, eta eskualdeko errotari eta okintza-tradizioaren ezaugarriak azaltzea du helburu. Gizakiek antzina-antzinako garaietatik inguru hauetan egiten zituzten jardueren gaineko ikuspegia ematen du guneak. Artzainekin, olagizonekin, nekazariekin eta meatzariekin batera, errotaria eta okina gure historiaren ardatz iraunkorrak dira.

Gehiago irakurri...

Mirandaola Burdinola (Legazpi)

XVI. mendeko burdinola hidraulikoa. Bertan, garai hartako makineria eta burdinolaren funtzionamendua ikus daiteke; modu berean, ikus-entzunezko baten bidez olagizonen bizimodua ikusiko dugu eta argi eta soinuekin osatutako irudiekin mende honetan burdina nola landu den erakusten da.

Gehiago irakurri...

Igartubeiti Baserria (Ezkio-Itsaso)

Igartubeitik XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakusgarri da, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla. Eraberritzerakoan, 1630eko baserriaren itxura ahalik eta modurik sinesgarrienean erreproduzitzea izan da helburua. Horretarako tradiziozko elementuak erabili dira, hala nola, altzariak, etxeko tresnak eta osagarriak, argizaiolak... Jatorrizko baserriaren eremu nagusiak berreskuratu dira, eta, batez ere, dolarearen oinarrizko azpiegitura.

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Bizimodua XVI.mendean

Urola garaia

Debagoiena

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site